Psikologo gisa, haurrekin, nerabeekin eta helduekin lan egiten dut. Arreta eta tratamendu psikoterapeutikoa banakakoa, bikotekoa edo familiarra izan daiteke, elkarrizketa eta saioen bidez.
Aldaketa eta eraldaketa-prozesu batean lagunduko dizut, horrekin autoezagutza eta hazkunde pertsonal handiagoa lortzeko.
Nire hamar urte baino gehiagoko esperientziak, haurrekin, nerabeekin eta haien familiekin lanean, gizakiok daukagun esfortzu gaitasuna baieztatu dit. Zoritxarretik bizirauteko eta ausarta izateko egin beharreko bide zaila ez da batere erraza. Eta zu, ausartzen zara abentura hau hastera?
Haurtzaroa da gizaki baten garapenaren etaparik garrantzitsuena. Zaintza eta tratu onak oinarrizkoak dira. Hurbiltasun afektiboa, gurasoen eskuragarritasuna, haurren eta haien atxikimendu irudien artean sortzen den lotura, eskola-ingurunea eta berdinekiko harremanak dira haurren garapen egokiaren funtsezko piezetako batzuk.
Zure alaba edo semea bizitzako edozein arlotan zailtasunen bat duela edo ondoez emozionala duela uste baduzu, jar zaitez harremanetan eta eskatu laguntza eta aholkularitza. Garrantzitsua da txikiek bidaltzen dizkiguten seinaleei kasu egitea, eta entzunda izatea merezi dute.
Nerabezaroa une ebolutibo zaila da, bai gurasoentzat, bai nerabeentzat ere. Garai horretan krisiak sortzen dira, baina ezbehar horretan aukera ikusteko gai izatea da garrantzitsuena.
Ez da harritzekoa gurasoek zailtasunak izatea eboluzio-etapa honetan zuen seme-alabak ulertzeko, batzuetan zaila izaten da hauek ezagutzea ere! Aldaketa asko gertatzen dira, lagunartean, grinetan, interes akademikoetan… Terapiak lagunduko dizue zuen seme-alabengana modu eraginkorragoan hurbiltzen eta familia-komunikazioa hobetzen.
Nerabe gisa terapiara joaterakoan zure espazio indibiduala zaintzea nahiago baduzu, hori ere posible da. Hitz egizu zure gurasoekin eta has gaitezen lanean!
Pertsona heldu gisa gaitasun handiagoa duzu zure kezkei eta barne-sufrimenduari erantzuteko. Ez erori arazoa saihesteko edo atzeratzen saiatzeko tranpan, babesarekin eta laguntzarekin, gai izango zara zure barruan miatzeko eta bilatzen duzun aldaketa lortzeko beharrezkoak diren tresnak eskuratzeko.
Edozein dela ere zure arazoa edo zailtasuna, tratamenduaren helburua zure zailtasunei irtenbideren bat aurkitzea izango da, sortzen dizuten ondoezetik askatzeko eta zure bizimodua hobetu ahal izateko.
Banakako psikoterapia norberaren pentsamenduak, sentimenduak eta jokabideak aldatzea helburu duen tratamendua da. Pertsonak terapiara jotzen du, bizitzan sufrimendu psikiko handia eragiten dioten sintomak arintzeko laguntza behar duelako, eta arlo batean edo gehiagotan interferentziak eragiten dituelako honek (bai eremu pertsonalean, lanekoan, familiakoan, sozialean, etab.). Kontzientzia hartzeko eta norberaren aurkikuntza sakona egiteko prozesua da.
Psikoterapiak ordena ematen dio pertsona batek adieraz dezakeen barne-kaosari, pertsona horrentzat nahasgarriak diren edo izan diren ideiak eta ekintzak ulertzen lagunduz. Lasaitasun handiago batera eramaten du, pertsona iraganean saihestuak izan diren antsietateei eta tentsioei aurre egiteko gaitzen baitu. Azken batean, ikasteko aukera sortzen du, eta ondoezaren sentsazioa pixkanaka lasaitasunera eta kontrol pertsonal handiago batetara eramaten du.
Bikote-terapia egokia da bi pertsonek duten harremanean atsekabea dagoenean. Frustrazio horrek bestearekiko komunikazio-arazoak eragin ditzake, nolabait bikotea urrunago sentitzen, eta askotan, erlazioak funtzionatzeari uzten dio.
Arazo horiek gatazka gogorrak eta estresa eragiten dituzte bikotean, batzuetan hausturara ere iristeko arriskuarekin. Aitzitik, terapia baliagarria da, halaber, arazo gutxi izanik, beren arteko harremana hobetu nahi duten bikoteentzat.
Bestalde, seme-alabak (haurrak edo nerabeak) dauden kasuetan, bikote-gatazka larri baten aurrean, familia-sistemaren eta familia-dinamikaren alderdi batzuk kaltetu daitezke. Kasu honetan, funtsezkoa da esku-hartze psikoterapeutiko familiarra planifikatzea, kideei komunikazio-estilo funtzionala berreskuratzen laguntzeko.
Terapia mota honek familia osoaren esku-hartzeari eta tratamenduari heltzen dio. Ikuspegi sistemikotik, esku-hartzearen xedea familiako sistemak eta azpisistemak dira. Esku-hartze horren helburua da familiako kideek beren baliabideak modu eraginkorragoan erabili ahal izatea, eta familia-garapenaren trantsizio-faseak kudeatzen laguntzea, bai eta edozein bizi gertaera estresagarri ere.
Haurrek edo nerabeek edozein arazo izatekotan, bai maila akademikoan, sozialean, edota familian, gomendagarriena aholkua eta laguntza eskatzea da, adierazitako zailtasunari aurre egin eta familiaren funtzionamendua hobetu ahal izateko. Familia-sistemako kideen artean elkar ulertzea eta laguntza emozionala sustatzea izango da helburua, eta bereziki azpimarratuko dira egoerari aurre egiteko estrategiak eta arazoak konpontzeko trebetasunak.
Psikoterapia autoezagutzan eta hazkunde pertsonalean laguntzen digun prozesua da. Espazio honen bidez, testuinguru seguru batean, errespetua eta onarpenaren bidez, entzunda izateko aukera dugu. Testuinguru horrek, gainera, gidaritza, euspena eta laguntza eskaintzen dizkigu, zailtasun- eta krisi-uneetan nahi diren eta hain beharrezkoak diren aldaketak lortzeko.
Helburu nagusia pertsonen osasun mentalari lagunduko dion oreka emozionala lortzea da. Orainaldian bizitzea, iragana ulertuta, eta etorkizunari beldurrik izan gabe. Erantzukizuna eta inplikazioa ardatz izanda, kalitatean eta berotasunean oinarritutako lana proposatzen da, pertsona bakoitzaren premiei arreta egokia eman ahal izateko.
Psikologoa Donostian
Psikologiako kontsulta Donostiako Gros auzoan dago. Gipuzkoako beste hiri batzuetatik (Irun, Errenteria edo Hernani) etortzea oso erraza da trenari esker.